Asteburuan jokatutako hiru partidetatik bi irabazi ostean, lehen fase honetako B multzoan bigarren sailkatu ziren eta Euskadiko Txapelketara igotzeko bigarren faserako sailkatu ziren.

Asteburuko emaitzak hauek izan dira:

Urtarrilak 31, ostirala Baionako Olagarro Pneumatikoak 33-30 Leizaran Eskubaloia

Otsailak 1 larunbata Leizaran Eskubaloia – 35-23 Loyola Indautxu

Otsailak 2, igandea Urnieta Guria Jatetxea 27-43 Leizaran Eskubaloia

Bigarren fasea Usurbil, Bidasoa, Ereintza eta Leizaran taldeek jokatuko dute.

Asteburu osoan zehar giro paregabea egon da Allurraldean gure taldea animatzeko; Kiroldegia beteta egon da eta zaleek, euren taldea animatzeaz gain, eskubaloi maila oso onaz gozatu ahal izan dute. Asteburuan zehar Leizaran taldearen maila nabarmendu behar da.

Hurrengo faseko lehen partida larunbatean jokatuko da, 17:45ean, Irungo Artaleku kiroldegian, Bidasoa Irun taldearen aurka.

Bestalde, Leizaran Lanbroa Taberna jubenil mailako nesken taldeak jokatutako hirutik partida bakarra irabazi zuen, eta ez da hurrengo faserako sailkatu. Aipatu beharra dago erakutsitako gogo izugarria eta taldeak egindako esfortzua, baina txapelketaren maila oso altua da eta ezin izan dute sailkatu.

Asteburuko emaitzak hauek izan dira:

Urtarrilak 31, ostirala Arilan Elgoibar 16-12 Leizaran Lanbroa Taberna

Otsailak 1, larunbata Aholkularitza Alaves 12-25 Leizaran Lanbroa Taberna

Otsailak 2, igandea Leizaran Lanbroa Taberna 24-39 Zuazu Jubenil A

Beste behin, zaleak portatu dira; Andoaindarrek etengabe animatzen zuten euren taldea eta askotan bazirudien Leizaran etxean jokatzen ari zela.

Aurrerantzean, Leizaran Lanbroa Tabernak Gipuzkoako garaikurra jokatuko du. Lehen partida igandean jokatuko da 11:00etan Allurraldean, Trapaia Taberna Pulpo taldearen aurka.

Zatoz asteburuan Allurraldera animatu taldea eta gozatu eskubaloian!