Leizaran Lanbroa Taberna jubenil mailako nesken taldeak Gipuzkoako txapelketako lehen faseko azken partida irabazi du asteburuan Aloña Mendiren aurka (Oñate). Beraien joko bikainari esker, fase honetan 7 partida irabazi eta bakarra galdu dute, sailkapenean bigarren geratuz, lehenarekin, Pulpo EKrekin, puntutan berdinduta.

Hemendik aurrera Gipuzkoako Txapelketako azken fasean arituko dira. Ea emaitza onak errepikatzen diren!

Bestalde, Neskak Horia kadete taldeak Gipuzkoako B-G1 txapelketako lehen faseko partida guztiak irabazi ditu. Sailkapenean lehenengo sailkatu dira eta hemendik aurrera txapelketa honetako B multzoko onenen aurka arituko dira.

Zorionak bi taldeei!