Jubenil mutilen taldea denboraldi bikaina egiten ari da. Lehen fasean Gipuzkoako Txapelketako azken faserako sailkatu ziren, eta azken fase honetan lan paregabea egiten ari dira. Bi partida jokatu dituzte eta biak irabazi dituzte; Lehenengoan Ereintza Beissierri 25-24 irabazi zion Allurraldean partida estuan eta azken jardunaldian autoritatez irabazi zuten Ordizia Orkliren aurka euren kantxan (30-41).
Taldea liderra da sailkapenean.
Datorren larunbatean 17:30ean beste partida garrantzitsu bat jokatuko dute Allurraldean Egia Endika Harategiaren aurka. Aurrera, etorri Allurraldera eta animatu taldea! Ea partida hau ere irabazten duten euren joko paregabearekin!