Asteburu honetan azken kanporaketa jokatzen da eta gauzak oso estu daude sailkapenean. Denboraldi bikainaren ostean, Leizaran Lanbroa tabernako neskak hirugarren dira bost punturekin. Lehen bi postuetan Pulpo Trapaia Taberna eta Urnieta Indaux daude, puntu bakarrera.
Larunbatean Leizaran Lanbroa tabernak Allurraldean jokatuko du Mundarro FKEren aurka eta lehen bi taldeek aurrez aurre. Partida guztiak larunbatean 16:30ean jokatuko dira eta hiru taldeek txapeldun izateko aukera dute. Leizaran Lanbroa tabernak bere partida irabazi eta Urnieta eta Pulpo berdinduz gero, Leizaran Lanbroa tabernako neskak Gipuzkoako txapeldun izango dira. Urnietak eta Pulpok berdindu ezean, partidako irabazlea Gipuzkoako txapelduna izango da, eta Leizaran Lambroa taberna txapeldunorde geratuko da bere partida irabaziz gero.
Irabazi behar dugu!!!! (eta espero dut Urnietak eta Pulpok berdindu!)
Zatoz larunbatean Allurraldera animatzera eta eskubaloiaz gozatzera!