Igandean Jubenil mutilak taldeak Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen sailkapeneko lehen taldea Egia Baztarne Taberna 30-29ko emaitzarekin irabazi ostean.

Leizarangoek fase bikaina egin dute (jokatutako bost partidak irabazi dituzte) eta partida bat falta denean txapeldun dira bigarren sailkatuak, Egia Baztarne tabernak, hurrengo partidan atseden hartzen duelako.

Igandean oso partida lehiatua eta zirraragarria egin zuten. Bi taldeek serio eta tentsio jokatu zuten eta partida bikaina eskaini zuten Allurraldean. Markagailua oso parekatua izan zen uneoro; Atsedenaldian 17-15 zegoen eta partida amaieran Leizaranek gol bakarreko garaipena lortu zuen.

Jende asko hurbildu zen Allurraldera taldea animatzera eta emozioz betetako partida bikainaz gozatu zuten. Giro paregabea egon zen partida osoan zehar.

26 urte igaro dira Leizaran jubenil mutilak Gipuzkoako txapelketa irabazi zutenetik.

Zorionak!!!