Leizaran Imatel Telecomunicaciones gizonezkoen kadete taldea lan bikaina egiten ari da Gipuzkoako txapelketako lehen fase honetan; Jokatutako sei partidetan bost garaipen eta porrot bakarra lortu dituzte. Azken jardunaldian garaipen garrantzitsua lortu zuten Usurbil KEri 22-41 autoritatez eta joko bikainaz irabazi ostean.

Datorren asteburuan fase honetako azken partida jokatuko dute Ereintza Beissier taldearen aurka. Leizaran Imatel Telecomunicaciones bigarren sailkatu da sailkapenean 10 punturekin eta Ereintza Beissier hirugarren puntu berdinekin. Partida hau erabakigarria izango da bi taldeentzat; Irabazten duenak multzoko bigarren postua eta Gipuzkoako Txapelketako hurrengo faserako sailkatzea lortuko du.

Datorren igandean, goizeko hamaiketan, partida erabakigarri hau jokatuko da, Leizaran Imatel Telecomunicaciones – Ereintza Beissier, Allurraldean. Allurralde bete eta gure taldea animatu behar dugu, ea elkarrekin sailkatzen garen!

Lan bikaina egiten ari zara, ea garaipen batekin gainditzen duzun! Animatu!!!