Gizonezkoen jubenilak igande honetan 11:30ean Allurraldean jokatzen du Egia Baztarne Tabernaren aurka.

Bi partidaren faltan, Leizaran da bigarren 8 punturekin eta Egia lehenengo 9rekin.

Egiak azken egunean atseden eguna duela kontuan hartuta, igande honetan Leizaranek irabazten badu lehen postuan kokatzen dira eta Gipuzkoako Txapelketako TXAPELDUNAK izango lirateke.

Zatoz igandean Allurraldera taldea animatzera eta eskubaloiaz gozatzera!