LEIZARAN ESKUBALOIA haurrentzako udako entrenamenduak antolatzen ditu, datorren denboraldian haurrentzat (2002-2003) eta kadeteentzat (2000-2001) izango dira.

Entrenamendu hauek ekainaren 29tik uztailaren 24ra izango dira Allurralde Kiroldegian.

Plazak mugatuak dira eta izena emateko eguna ekainaren 25a izango da, osteguna, 17:00etatik 18:00etara, Allurralde Kiroldegian.

Izen emateak astean egingo dira, 4 asteetatik edozein aukeratu ahal izateko. Astero hiru ordu eta erdiko saio izango dira; Astelehena, asteazkena eta ostirala. Saioak 17:00etatik 20:00etara izango dira ordutegian, eta izen-emateen arabera antolatuko dira taldeak eta ordutegiak. Prestakuntza saioak euskaraz egingo dira.

Izena emateko momentuan 12€ ordaindu beharko dira aste bakoitzeko.