Urtero bezala, denboraldiari amaiera emateko, hainbat ekitaldi antolatu ditu klubak ekainaren 4rako.
Hasteko, 15:45etik 19:30era, Allurralde Kiroldegian, hainbat eskubaloi partida jokatuko dira jokalari, jokalari ohi, entrenatzaile, zuzendaritzako kideen eta ama eta aitaren artean. Partidetan parte hartzeko, kiroldegian garaiz agertzea besterik ez dago. Taulatik espero dugu gutxienez ama eta aitez osatutako talde bat ikustea, ea egia den!!
Eguna borobiltzeko, denboraldi amaierako afaria egingo da. Jende dezente etorriko dela aurreikusten dugunez, aurten, iaz bezala, afaria Urnietako Oianumen egingo dela esan dugu. Hori horrela, bi menu proposatzen dira:
1.- Frijituak, txuleta, izozkiak eta edariak, haurrentzat eta kadeteentzat 16 €
2.- Bakailao tortila, legatza lepoa, txuleta, pastela, edariak eta kafea
gazteentzat, nagusientzat, ama/aitarentzat 25€.
Izen-ematea eta afariaren ordainketa autobusen bidez egingo da. Afalostean jatetxeko diskotekan gozatu ahal izango duzu 2:00ak arte, gutxi gorabehera. Urtero legez, afarira bertaratzea jendetsua izan ohi da, aurten ere jendetsua izatea espero dugu, beraz, hemendik animatzen zaituztegu bertaratzera. Jakinarazi ere klubak autobus zerbitzua antolatuko duela afarira eramateko, eta horren inguruan denok izango duzue bere garaian informazio egokia.
Afarirako izena emateko azken eguna maiatzaren 27a izango da.
Festa honetan parte hartzera gonbidatzeko eta denok batera denboraldiari agur esateko aprobetxatzen zaituztegu.
Zuzentaraua
OHARRA: Jokoaren kamiseta eta jertsea entrenatzaileei entregatu behar zaie ekainaren 4a baino lehen.