Bi asteburutan (azkena eta hona), Leizaran gazte mailako gizonezkoen taldea eta Elgoibarkoak Gipuzkoako txapeldun izateko lehiatu dira. Joan den igandean Andoainen jokatu zen joaneko partida, eta andoaindarrak hasieratik amaierara borrokatu ziren bi puntuak hartzeko, baina ez zuten lortu (23-25). Igande honetan, berriz, Elgoibarren jokatu zen bigarren itzulia, eta bisitariak gogotsu eta ilusioz bazeuden ere, ezin izan zuten markagailua irauli eta 28-20ko emaitzarekin nagusitu ziren bertakoak.
Hemendik zorionak Elgoibarko taldeari eta baita ere zoriondu Leizaran mutilek denboraldi hasieratik erakutsi duten esfortzua eta gogoa.
Leizaran klubetik datorren asteburuan Euskal Ligarako igoera fasean andoaindarrari laguntzeko eta animatzeko deia egin nahi diegu. Hilaren 29an, 30ean eta 31n jokatuko da Aretoa eta taldeak oraindik zehaztu gabe daude eta aste honetan zehar ezagutuko dira.