Txapelketak

Leizaran Eskubaloia

Aurredenboraldia

Gizonezkoen Eskubaloi Aurredenboraldi Txapelketa

Lehiaketa ofiziala hasi baino lehen urtero egiten da. Haur, kadete eta gazte mailako taldeen artean jokatzen dira partidak. Eguna bertako senior taldearen eta gonbidatu baten arteko lagunarteko partidarekin amaitzen da.

HAURKOAK
30 minutuko aldi bakarra, talde bakoitzak denbora-muga izango du.

KADETEA
30 minutuko partidak, 15eko bi aldi eta 5eko atsedenaldia. Atsedenaldian zelai aldaketa izango da. Talde bakoitzak denbora-muga bat izango du. Finala 40 minutukoa izango da. 20 minutuko bi tarte eta 5 minutuko atsedenaldia Talde bakoitzak denbora-muga bat izango du aldi bakoitzean. Atsedenaldian zelai aldaketa izango da.

GAZTEAK
50 minutuko partidak. 25 minutuko bi tarte eta 5 minutuko atsedenaldia Talde bakoitzak denbora-muga bat izango du aldi bakoitzean. Atsedenaldian zelai aldaketa izango da.

SENIOR
60 minutuko partida. 30 minutuko bi tarte eta 6 minutuko atsedenaldia Talde bakoitzak denbora-muga bat izango du aldi bakoitzean. Atsedenaldian zelai aldaketa izango da.

Informazio gehiago eta nola parte hartu

Deskargatu txapelketaren oinarriak PDFan

Alta Ikus kartela

Hurrengo entregan zure ekipamendua ekartzeko interesa baduzu, idatzi e-mail bat kirolarloa@leizaraneskubaloia.com helbidera

Egin zaitez kide