Beste behin ere egun bikainaz gozatu dugu; Klubeko hamabi taldeetatik bederatzik irabazi dute eta beste batek berdindu du.

Senior Taldeak, Leizaran Ernio Inmobiliaria , argi eta garbi irabazi zuen Egia Kata tabernaren aurka eta bosgarrena da sailkapenean, puntutan berdinduta laugarren sailkatuarekin.

Jubenil Mutilak , Gipuzkoako Txapelketako azken fasea jokatzen ari dira eta hiru garaipen lortu dituzte jokatutako hiru partidetan.

Gazte Neskek, Leizaran Lanbroa Taberna , garaipen batekin hasi dute Gipuzkoako Txapelketako azken fasea.

Kadete mutilek, Leizaran Imatel Telecomunicaciones , ere irabazi dute asteburuan jokatutako partida. Gipuzkoako Txapelketako azken fasean jokatutako hiru partidetan bi garaipen lortu dituzte.

Kadete Neskek Leizaran La Salle-Berrozpe , bigarren faseko hirugarren partida jokatu dute eta hirugarren garaipena lortu dute.

Haur Mutilak eta Haurren neskak ; Bost taldeetatik lauk irabazi dute eta bosgarrenak berdindu du jardunaldi honetan.

Zorionak guztioi, eta segi horrela!