Guraso eta jokalari agurgarriak:

Denboraldi berri hau hasi berri da eta Leizarango zuzendaritza batzordeak JOKALARI ETA GURASOENTZAKO topaketa antolatu du . Osasun egoera dela eta, jokalari bakoitzeko pertsona bakarra eskatzen da bertaratzea . Bilera hau oso garrantzitsua izango da bai klubean hasi berri direnentzat eta baita aurreko urteetan ere egondakoentzat. Bilera honetan kirol asegurua, jokalarien kuota, taldeen funtzionamendua, kirol ekipamendua, garraioa eta txapelketa ezberdinen berri emango dizute.

Gurasoen bileraren aurretik , KLUBEKO BAZKIDEEN BATZARRA ospatuko da.

Bazkideen batzarra eta gurasoen batzarra BASTEROKO BILERA ARETAN egingo dira:

KLUBEKO BAZKIDEEN BATZARRA:

TOKIA: BASTEROKO BATZAR ARETOA

EGUNA: IRAILAK 24, OSTIRALA

ORDUA: Lehen deialdia 18:00etan, bigarren deialdia 18:30

GURASO BILERA

TOKIA: BASTEROKO EKITALDI ARETOA

EGUNA: IRAILAK 24, OSTIRALA

ORDUA: 19:00

Aukera hau aprobetxatzen dugu oraindik bazkide ez zaretenok gure klubeko kide kolaboratzaile bihurtzera animatzeko. 2021/2022 denboraldiko kuota 20 eurokoa izango da. Horretarako, irailaren 24an Basteroko batzar aretoan egingo dugun bileran bazkide egin zaitezke edo gurekin harremanetan jar zaitezke info@leizaraneskubaloia.com helbidean.

Aurten, bazkide egiten direnei klubeko Niqui bat emango zaie eta bi lagunentzako afari baten zozketan parte hartuko dute.