Txapelketak

Leizaran Eskubaloia

Andoain CUP 2025

ANDOAIN CUP: Infantil mailako emakumezkoen lehiaketa

Urteari agur esateko, emakumezkoen eskubaloi txapelketaren hirugarren edizioa egingo dugu, infantil kategoriei zuzendua eta kirol egutegiko hitzordu nabarmen batean bihurtu dena. Hogei bat elkartzen dituen ekitaldia, ikaskuntza giroa izanik nagusi.

Talde irabazleak hurrengo Granollers Cup txapelketan parte hartzeko txartela irabaziko ditu, Europako nazioarteko eskubaloi txapelketa handienetarikoa. Parte-hartzeaz gain, ostatua, mantenua eta bestelako ekintzak barne daude sarian.

Lehiaketa infantil mailako jokalariei zuzenduta dago (2013an eta 2012an jaiotakoak). Ez dago mugarik talde bakoitzeko jokalari kopuruari dagokionez, baina saria gehienez 18 jokalarirentzat + bi entrenatzailerentzat izango da.

Antolamendu-gastuak ordaintzeko, kuota bakarra ezarriko da talde bakoitzeko.

Andoain Cup-en faseak

Lehiaketa bi fasetan egituratzen da.

Lehenengoa, Sailkapen Fasea izango da. Lehen bi jardunaldietan egingo dira sailkapen-topaketak. Talde bakoitzak gutxienez 4 partida jokatuko ditu, eta partida bakoitzak 20 minutuko iraupena izango du.

Bigarrena Finaleko fasea izango da, hirugarren egunean egingo dena. Sailkatutako taldeek gutxienez 15 minutuko lau partida jokatuko dituzte.

Informazio gehigarria

ANDOAIN CUP 2025 txapelketaren araudia

Sari nagusia: 2026ko Granollers Cup-ean parte hartzeko txartela, guztia barne!

Kontsultak egiteko: andoaincup@leizaraneskubaloia.com

Antolatzailea

Kolaboratzailea

Kolaboratzailea

Egin zaitez kide